Erabilera horiek guziak elkarrekin ongi pasa daitezen bermatzeko, erabiltzaile guztien begiramenez aritzeko eta nor bakoitzaren segurtasuna bermatzeko, hona nola jokatu behar den:

INGURUMENA ZAINTZEA

  • Nork bere hondakinak bildu eta horretarako dauden zikinontzietan sartzea
  • Ibai-erreketara deus ez botatzea
  • Seinaletika errespetatzea eta seinalatu xendrak segitzea
  • Basa abereak urrunetik eta isilik behatzea
  • Zigarrokinik ez botatzea eta surik ez piztea

BESTE ERABILTZAILEEI BEGIRAMENA ERAKUSTEA

  • Xeilak hestea eta debekuak betetzea
  • Zakurra loturik eramatea
  • Abereak ukitzen edota elikatzen ez saiatzea
  • Mendiaren gainerako erabiltzaileak kontuan hartzea

ONGI ZIRKULA ETA APARKATZEA

  • Baimendu bideetan zirkulatzea eta zalantza baduzu ez sartzea
  • Seinalatu lekuetan aparkatzea
  • Abere taldeetara hurbiltzean poliki ibiltzea

MENDIRA JOAN BAINO LEHEN

  • Eguraldiaren berri hartzea
  • Zure mailaren araberako ibilbidea hautatzea eta ingurukoei horren berri ematea
  • Behar denaren araberako hornidura hartzea
  • Erreketei buruzko, ehizaldiei buruzko, oihan lanei eta abarrei buruzko informazioa biltzea
  • Mendiko ekitaldien (rallyak, trailak etab.) antolatzaileek plantan eman seinaletika jarraitzea