Euskal Herriak eskaintzen duen paisaien aniztasun handiaren artean, erliebe karstikoak badira. Urak kareharrizko arrokak moldatu eta leizeak, harpeak, dolinak, ezpondak eta arroilak sortu ditu. Geologia osaera horiek landaredi eta aberedi bereziko natura ingurune aberatsak dituzte.

Harpeak

Arbailako harpeetan eta, oro har, Zuberokoetan, espezie haitzulotar anitz bizi dira. Enblematikoenak kiropteroak dira, hau da, gauenarak. Sarako harpean eta Bexankako leizean hainbat gauenara talde daude; haietako batzuk Euskal Herrian tipikoak diren bi espeziez osatuak dira: ferra gauenara mediterraneoa (Rhinolophus euryale) eta Schreibers gauenara (Miniopterus schreibersii).

Baina historiaurrean, Euskal Herriko hainbat harpetan, hala nola Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeetan, aspaldiko giza taldeak bizi ziren ere, haietan atzeman diren hormetako apaindurek eta bestelako gauzek erakutsi duten bezala.

Ezpondak

Euskal mendialdeko haitz ezponda handietan, sai arreek (Gyps fulvus) eta ugatzek (Gypaetus barbatus) bizi baldintza ezin hobeak atzematen dituzte. Izan ere, ingurumen arrokatsua funtsezkoa da dituzten jarrera berezietarako eta elikatze ohituretarako. Harrapakari horiek kolonietan bizi dira, ezponden goialdeetan eta aire jarioak baliatzen dituen planeatze hegaldien bidez harrapakinak, abere hilikiak batez ere, atzemateko. Hezurrak jaten dituzte bereziki; arroken gainera erortzen utzizeta zatitu ondoren. Batzuetan, beren apairuen hondarrak ezponden haitzarteetan gordetzen dituzte gero berriz harrapatzeko asmoz.

Erroitzak

Beste aldetik, erroitzen hondoetan doazen uharrek klima baldintza bereziak sortzen dituzte (hezetasuna, tenperatura edota argitasuna). Espezie arraroak, hala nola Trichomanes iratzeak (Vandeboschia speciosa) eta Hymenophyllum tunbringensea, edota endemikoak, Soldanella villosa bezala, leku horietara guztiz egokituak dira.

Ba ote zenekien?

Ipar Euskal Herriko Mendialdeak ondare ekologiko aipagarria du, baldintza biogeografiko berezietan oinarritua eta mendi testuiguru eta gizakiaren ekintzen emaitza dena. Euskal mendia ingurune anitzak berezitzen du, usu elkarren artean ahokatuak eta aniztasun biologiko azkarra aterpetzen dituenak.

Halaber, Ipar Euskal Herriaren heinean deskribatu lau ingurune natural maila handiak ikus daitezke mendian, hauek izanki: ingurune akuatiko eta hezeak, labar inguruneak, oihan inguruneak eta azkenik ingurune irekiak edo erdi-irekiak. Azken hauek Euskal mendiaren espazioaren gehiengoaren irudi dira. Anitzetan hazkuntzari eskainiak dira. Ingurune aniztasun horri esker ondarezko espezie floristiko eta faunistiko dibertsitate azkarra da baina arruntagoa ere bada. Endemiso tasa azkarra da – Pirinioetako igela, Pirineotar uhandrea, Euskal klauselia, Pirinioetako desmana, Kantauriar sugegorria, Callicrania ramburii, Lursagua, etab.

Bestalde, Euskal mendiak Europa mailako erronka nagusietariko bat irudikatzen du xori espezie andanaren migrazioarentzat. Halaber, Pirinioetako migrazio bide adierazgarrien diren lepo batzu ere biltzen ditu: Lizarrieta eta Lindusekoak izan ere, edo, Europa mendebaldeko ezkondu-ondoko hiru migrazio bide nagusienetarikoa, Organbidexkako lepoa.

Argazki galeria

Trichomanès remarquable (Vandeboschia speciosa) Crédit : Josselin Dufay - CBNSA
Grappe de chauve-souris Crédit : CEN Nouvelle-Aquitaine
Grottes d’Oxocelhaya Crédit : ©Communauté Pays Basque_ CarolePro
©Communauté Pays Basque_ CarolePro
©Communauté Pays Basque_ CarolePro
©Communauté Pays Basque_ CarolePro
©Communauté Pays Basque_ CarolePro
©Communauté Pays Basque_ CarolePro
Corniche basque - Crédit : ©Communauté Pays Basque_ CarolePro
Grottes D'Oxocelhaya
Grottes D'Oxocelhaya
Grottes D'Oxocelhaya
Grottes D'Oxocelhaya
Grottes D'Oxocelhaya
Pas de Roland
Pas de Roland
Vautour Lepeherri Banca
Trichomanès remarquable (Vandeboschia speciosa) Crédit : Josselin Dufay - CBNSA

Sail honetan

Ikus ere

Eragile partzuerrak