Ipar Euskal Herrian ingurune natural mosaiko ezberdinak bilduak dira lurralde ttipi batean: itsasbazterra, alubiozko lautadak, oihanak, mendiak. Paisaia ezberdinei esker bioaniztasuna aberatsa da, izan faunan edo floran, hala lurraldean nola itsasaldean. Horregatik, Ipar Euskal Herria mundu mailako bioaniztasunaren puntu beroetarikoa da.
«Gune beroa» deitzen da espezietan oso aberats izan eta, aldi berean, oso mehatxatua den ingurunea. Izan ere, 34 gune bero ditu mundu osoan zerrendatu Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak.