Lurralde horiek laborari eta artzainek gogor lan eginez oihanari kendu lekuak dira eta abere eta landare espezie tipiko oso interesgarriak dituzte. Hala ere, pentzeak zaindu behar dira, landaredia ez dadin lehengo oihan egoera naturalera itzuli. Alabaina, leku horien gehiengoa den bezala atxikia da laborantza eta artzaingoari esker. Belarjale basek beren partea eginik ere, lekuen zaintza giza jarduerei esker egiten da, batez ere alhatzea eta artzain suei esker (lurraren prestatzea suaren bidez).

Larreak

Lur horiek ez dira oso emankorrak, mineral anitz duten lur azidoak baitira; larreak gehienbat alhatze gune gisa baliatuak dira, eta landaredia pikatua kabalentzat inaurkin gisa. Mendi apaletan eta Pirinioen zolan atzeman ohi dira. Lau mota badira, nagusitzen diren landareen arabera:

  • Ote larreak
  • Larre hezeak (zohikatzezkoak edo parazohikatzezkoak)
  • Larre idorrak
  • Espainiako isats larreak

Pentzeak

Larreak bezala, pentzeak ere laborantza-artzaingoarekin hertsiki lotuak dira.

Alubioien pausatzeak sortu lautadetan diren pentze batzuk ibai-errekek zeharkatzen dituzten hezeguneak dira. Hango landare ohienak ihiak eta ezpata-belarrak dira, baina ondare intereseko espezie arraroak atzeman litezke ere, hala nola lore laxotako orkidea (Anacamptis laxiflora).

Hezetasun gutxiko pentzeak badira ere, edo epaitze pentzeak, non biurteko lihoa (Linum usitatissimum subsp. angustifolium), Oenanthe pimpinelloides eta hainbat centaurea espezie ere dauden. Habitat horiek piriniotar lursagua (Microtus gerbei) edota lusitaniar lursagua (Microtus lusitanicus) bezalako hortzikaritxoen babesleku dira ere.

Soropilak

Bortuan, kabalen alha guneetan, soropila mota ezberdinak atzematen dira, guneen altuera, klima eta geologiaren arabera.

Soropil horietarik anitz lurraldeko Natura 2000 guneen barnean dira eta Europa mailako interes ondare dira. Izan ere, leku horietan espezie babestuak izan ohi dira. Dunetako arrauka (Festuca vasconensis) eta Lithodora prostrata (Glandora prostrata), adibidez, espezie kasik mehatxatuen artean dira eskualdeko zerrenda gorrian. Baina euskal soropiletan intereseko beste hainbat espezie badira ere, hala nola intetako errosta edo gentziana (Gentiana pneumonanthe) baita orkidea espezie anitz.

Larre hezeak

Oihanen eta gizakiak moldatu ingurune irekien artean (pentzeak, larreak, soropilak), larre hezeak edo «megaphorbiaie» izenekoak daude. Izenak dioen bezala, urez jori diren larreak dira eta horrek landaredi nasaia hazteko aukera ematen du. Alhatu edota pikatzen ez bada, landare gorak garatzen dira, batez ere altuera guneetan. Heracleum pyrenaicum, Valeriana pyrenaica edota Aconitum ederren artean, uzta sagua (Micromys minutus) ikus liteke, duen ile horiarekin.

 

Ba ote zenekien?

Itsasbazterrak 40 bat kilometro luze ditu, eta hondartzak eta itsas ezpondak aldizkatzen dira. Itsasbazterraren % 85 itsas ezpondaz osatua da, eta euskal kostaren irudian anitz eragiten dutenak. 

Mugaketa horrek habitat desberdin franko badu, eta aniztasun handia geologiari, geomorfologiari, substratuari eta esposizio mailari lotua zaio. Itsasoaren urruntasunaren arabera, itsas langarrei begira diren belartzak badira, margarita hosto mamitsudun itsas larreak eta ote eta txilar iletsu larre hezeak. Habitat horietan beste nehon ageri ez diren landare elkarketa bereziak ere ikusten dira, eta horrek euskal itsasbazterrari ondare-balio handia ematen dio. 

Argazki galeria

Lande maritime de Grémil prostré (Glandora prostrata) - Crédit : Néhémie Meslage - CBNSA
Pelouses aérohalines - Crédit : Communauté d’Agglomération Pays Basque
Prairies de fauches - Crédit : ©Communauté Pays Basque_ CarolePro
Mégaphorbiaie à Reine des prés - Crédit : Rémi Guisier
Landes d'Isturitz
HABITAT NATURE TROUPEAUX
HERON CENDRE
IRATY
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
Landes d'Isturitz
PRAIRIES HUMIDES ROSELIERES MAISON DES BARTHES
PRAIRIES HUMIDES ROSELIERES MAISON DES BARTHES
Lande maritime de Grémil prostré (Glandora prostrata) - Crédit : Néhémie Meslage - CBNSA

Sail honetan

Ikus ere

Eragile partzuerrak