Ipar Euskal Herriko uharriek eta haiei loturiko itsas habitatek, bioaniztasun garrantzitsua aterpetzen dute, geografia eta ingurumen baldintza bereziengatik, adibidez Bizkaiko golkoaren hondoan ur beroaren metatzea. Baldintza termiko horiek, lurralde osoan energia handienarekin batera, tokiko fauna eta floraren berezitasunaren ezaugarri dira.

Euskal kostaldeak Atlantikoaren aldearen itxura tipikoa badu ere, Bretainiako kostaldetik bere landaredi eta aberediarengatik bereizten da. Izan ere, euskal kostaldean ez da laminaria handirik (itsas belar arreak) eta iparraldean «mediterraneoar» motako aberedia ikus liteke.

KOSTA ERTZEAN

Ezponden zolan diren hondartzak, usu higadurak sortu eta sagailo handiek erregularki birmoldatu uharriz osatuak dira. Hor, itsas faunak ez du hazten lortzen.

Aldiz, itsasbeherean ikus litezkeen geruza harritsuetan (marearteko zabalguneak) itsasbelar berde, arre edota gorriak daude. Besteak beste, Cystoseira generoko itsasbelar arreak atzeman litezke, bai eta Gelidium generoko itsasbelar gorriak ere. Belar bioaniztasun horrek belarjaleak erakartzen ditu, hala nola itsas trikuak.

Urgainean, Hendaian eta Biarritzen urgainera azaltzen diren arroketan, itsas hegazti espezie anitz ikus liteke, hala nola sorbeltz arrea, ubarroi mottoduna edota ekaitz-txori txikia; balio handiko ondare espezieak dira horiek.

ITSAS ZABALAGOAN

Euskal kostaldearen urazpiko aldean itsaspeko arroila mota anitz dago. Haien bazter maldatsuak, bizileku hauta dira finkaturik bizi den faunarentzat, ezin baitira jalkinak bertan pausatu. Halaber, argitik babesturik, itsas haitzuloak, koloretako belakien, koral bakartien eta beste ornogabe aipagarri anitzen ezkutaleku dira.

Azkenik, Bizkaiko golkoaren itsas barnean itsasoko ugaztun eta hegazti anitz dabiltza ere. Euskal erlaitzaren parean ez da arraro izurde handia topatzea edo, xantza zerbaitekin, Zere arrunta.

 

Argazki galeria

Canyons sous-marins - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor
Champs de Gelidium et de Cystoseires - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor
Strates rocheuses de la falaise littorale basque - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor
Champs de Cystoseires et de Gelidium - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor
Estranc - Crédit : Iker Castège – Centre de la Mer
Océanite tempête - Crédit : Iker Castège – Centre de la Mer
Océan - Crédit : ©Communauté Pays Basque_ CarolePro
@CAROLE.PRO
@CAROLE.PRO
@CAROLE.PRO
@CAROLE.PRO
Domaine d'Abbadia
Grand dauphin   Crédit : Iker Castège – Centre de la Mer
Oursins - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor
Canyons sous-marins - Crédit : © Marie-Noëlle de Casamajor

Sail honetan

Ikus ere

Eragile partzuerrak