ALNE-ZNIEFF

ALNE-ZNIEFF delakoa Abere eta Landare Naturagune Ekologikoa da. Horien zerrendatzeak nazio lurralde osoan dauden interes handiko sektoreak zeintzuk diren jakiteko eta azaltzeko aukera ematen du eta, ezagutza oinarria izateaz gain, erabakiak hartzeko baliabide bat da ere lekuen babesteko eta lurraldea antolatzeko.

Euskal Herrian 63 ALNE-ZNIEFF dira, lurraldearen % 57 hartuz (1700 km² guti gorabehera). Naturagune horietan badira oihanak, bartak, itsasadarrak, larreak, ingurune harritsuak, mendi inguruneak, urmaelak etab.

Informazio gehiago: http://geoportail.biodiversite-nouvelle-aquitaine.fr/visualiseur/?idlyr=15471

ERMMA

ERMMA edo Akitaniako Itsas Inguruneen Baliabideak eta Ingurumena eskualde programa Akitaniako itsas bioaniztasunaren bilakaeraren gaiei buruzko zientzia ezagutzak eta diziplinarteko aditu txostenak erakunde guztien artean partekatzeko aukera ematen duen eskualde programa bat da. Baliabide horrek aukera ematen die hala zientzialariei nola itsas ingurunearen kudeaketa iraunkorraren ardura duten erakundeei, elkarrekin aritzeko eta publikoari Akitaniako itsas ingurunea ezagutzera emateko.

Informazio gehiago: https://www.ermma.fr/

Landare bioaniztasunaren behatokia

Parte hartze bidezko baliabide publiko bat da Akitania Berriko eskualdeko landare eta onddoen natura ondarea ezagutzeko; Landare Bioaniztasunaren Behatokiak (OBV) ezagutza oinarri bat ezarri nahi du natura babesteko politika publikoak bideratu eta elikatzeko eta lurralde antolaketa politika eta proiektuetan landare bioaniztasunaren jokagaiak kontuan hartzea laguntzeko.

Behatoki hori aberediari buruzko, landarediari, onddoei, natura habitatei eta geologia ondareari buruzko datuak kudeatu eta hedatzeko Natura Ondarearen Inbentario (NOI-IPN) partzuergo urraspide baten barnean da.

Informazio gehiago: https://obv-na.fr/