Ipar Euskal Herriak geografia mota anitz du, lau paisaia gunetan banatua da.

Euskal kostaldeko hirigunea

Itsas ertzeko eta itsasadarreko paisaiak, ondare anitz duten hiritarturiko zona aberatsak, laborantza lurrak, natura lurrak, oihan lurrak. Euskal Kostaldeko hirigunea urak moldatu lurralde dibertsifikatua da. Errobik, bere barta aipagarriekin, Aturrira isurtzen du bere ura eta Aturri ibaia, berriz, itsasadarrean bukatzen da; ur emaria bat-batean maiz handitzen zaien errekak mendi mazeletan doaz beheraka.

Barnealdean, muinotxoak, oihan oparoak, ibarrak eta hezeguneak uraren zikloa erregulatzeko behar den jarraikitasun ekologikoaren bermatzaile dira.

Harrizko euskal kostaldea

Hareamuinoen zerrenda eta harrizko kostaldea ebakia arras derberdinak dira baina xarma handikoak biak. Geruzaka osatu ezponda ikaragarriak hogeita hamar bat kilometroz luzatzen dira eta, haien artean, tarteka, hondartzatxo liluragarriak eta badia ñiminoak ageri dira.

Haratago, muino eztiak eta Larrun mendigunearen isla ikus litezke, Pirinioaren zolaren adierazle.

Paisaia eder horiek eta han egin ohi diren kirol jarduerak turista anitzen erakarle dira, hala udan nola neguan, baina inguruetako biztanleak ere erakartzen dituzte. Hala, kostaldea azkarki hiritartua da, muino oihaneztuetan kokatu etxe eta egoitzek erakusten duten gisara.

Pirinioen zola

Pirinioen eta Gaskoiniako lautadaren artean (Gaskoiniako Landen mendigunearen eta Aturri arroaren ipar-ekialdeko ibarraren artean banatua), Pirinioen zola aldea benetako bitarteko paisaia da. Mendigainen eta gailurren itzalean, bigarren mailako ibar eta ibarxkak badira, hazkuntza eta laborantza munduen arteko muga direnak.

Baserrialdeko paisaia berde hori hazkuntza eta oihanzaintzaren gibelatzearen lekuko bada ere, oraindik badira han artzaingoaz bizi direnak. Aturriko barten eta oso hiritarturik den Lapurdiren artean, laborantzari lotuago diren herri isolatuagoak atzeman litezke mendiaren zolan; hala da, adibidez, Donibane Garazi.

Euskal mendialdea 

Mendi paiasaiak mota anitzekoak dira, berez. Goratasun eta malda gradu ezberdinei esker, begirada batez, mazela, lepo edo haitzarte berriak agertzen dira.

Baina mikroklimak sortzen dituzte ere, ekosistema bakanak, eta, hartara, espazioan eta denboran mugatu mendialdearen erabilera eta jokamoldeak zedarritzen dira. Natura paisaia ikusgarriak beraz, tokiari egokitu, artzaingoak eragin arkitektura, industria eta turismo ondareek aberasten dituzte.

Aipatzekoa, bukatzeko, euskal mendiek, hegoaldean, pirinioak dituzte mugarri, Espainiarekin zedarri naturalak, eta iparraldean mendizola goxoagoak.

Argazki galeria

BAIGORRI OKOZE
BORDA-XURIA
@CAROLE PRO
@CAROLE PRO
CHAPELLE ST SAUVEUR SALBATORE ET CIZE
GARRALDA
ST JEAN PIED DE PORT
URSUYA
VUE SUR SARE
BAIGORRI OKOZE

Ikus ere