Ibai-errekak
Lurraldeak duen fauna eta flora bioaniztasun azkarrak urguneen aniztasunari lotuak dira neurri handi batean. Adibidez, arrain anfialinoak, hala nola izokinak, astunak eta petromyzontiformesak, arroetako goialdeko ibai-erreketara doaz ugaltzera eta arroltzeak errun eta pausatzera. Izan ere, ibai-erreka anitz uharrak izan eta espezie migratzaile zaurgarrientzat egokiak dira.
Bestalde, ugaztun txikiek, hala nola igarabek eta bisoiek, beren bizi baldintzetarako egoki den babeslekua dute ibai-erreken ertzeetako zuhaitzen inguruan. Ertzeetako zuhaiztiak funtsezko korridore ekologikoa osatzen dute Europan gero eta gutxiago ikusten diren abere arrainjale eta haragijaleentzat.
Baina badira beste hainbat espezie aipagarri arroila eta arroiletan sortu mikrohabitat berezietan. Adibidez, Zuberoan baditugu Holtzarte eta Kakuetako arroilak. Itsas ertzetik hurbilago, aldiz, Latseako arroilan ibili gaitezke, Errobi ibaiaren ibaiadar den izen bereko errekaren ondoan.
Hezeguneak
Hezeguneetako urak bareagoak dira eta euskal lurraldearen adierazgarri dira ere. Uholde-lautadak, urez beteriko izaka eta kanalez osatuak, bartak deitzen dira hemen eta moldatu dituen giza jardueren –nagusiki laborantzaren- adierazgarri dira.
Intetako hegazti migratzaileentzat, Pirinioen hesi naturala gainditu aitzineko hezeguneak azken pausalekuak dira. Errobiko bartak eta Ansoteko ordokia adibidez, ur benarriza (Acrocephalus paludicola) ikusten dute pasatzen; galtze arrisku handienean diren hegaztietako bat da hori. Hegazti horiek munduko eta Europako zerrenda gorrian badira, inta hezeen desagertzeagatik da ere, gustukoen duten habitata baita hori. Baina hiritartzeak ekarri duen paisaiaren aldaketak jadanik arraro bilakatu diren landareak ere mehatxatzen ditu, hala nola itsasadarretako aingeru belarra (Angelica heterocarpa).
Urdazuriko bartak, giza jarduerek azkarki ustiatu eta aldatu eremuak dira, ingurune askotarikoak (intak, sasitzak, oihanak, zelai hezeak, lur landuak...).
Euskal mendien mazeletan, iturrietatik edota erreketatik hurbil, beste hezegune mota bat bada: istinga edo zohikaztegia. Zohikatza gutxi deskonposatu eta ur geldietan metatu materia organikoa da. Ingurune oso berezi horietan landare haragijaleak ere atzeman litezke, hala nola drosera famatua, batez ere Larrun eta Baigura mendietan edota Mondarrain-Artzamendi mendialdean ere. Bere oihanengatik ezaguna den Iratiko mendialdeak, Departamendu Kontseiluak Naturagune Hauskor gisa sailkatuak, zohikaztegi edo istinga eder-eder bat badu ere.
“Korridore ekologikoak” trukaketa sareak dira zeinetan animalia eta landare espezieak ibiltzen diren, jateko, ugaltzeko, pausatzeko... bizitzeko!
Paisaietako osagaiak dira, hala nola ur-xirripak, xendrak, hesiak, etab. Trukaketa leku horiek babestean, ekosistemak eta bioaniztasunak egiten duen zerbitzua mantentzen laguntzen da (uren kalitatea, polinizazioa, uholdeen prebentzioa, bizi ingurumenaren hobetzea)